Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 19a

Goizean goi-hodei batzuk izanagatik, eguraldia eguzkitsua izango da. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeiak ugarituz joango dira, azken orduetan zerua estali xamarrik geratuko delarik, tantaren bat botatzea baztertu gabe.

Hego-haizeak bizi jotzen jarraituko du, arratsaldean bolada zakar edo oso zakarrekin eta tenperaturetan ez da aldaketarik emango, 27-28ºC-tan joko dutelarik goia.

Osteguna, urriak 20

Antzeko giroa. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak nahiko ugariak izango dira, eguneko erdiko orduetan ostarte gehiago ikusiko delarik. Hodei hauek arratsalde partean tantaren bat utz dezakete, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Hego-haizeak indartsu jotzen jarraituk du, baina tenperaturak jaitsi egingo dira, 25-26ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!