Uda sasoiko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 18a

Egun osoan zehar, goi-hodei batzuk ikusiko baditugu ere, hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsua izango dugu egun osoz.

Hego-ekialdeko haizea indarrean ibiliko da eta tenperatura igo egingo dira, 26-28ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, urriak 19

Giro lasaia. Goizean goi-hodei batzuk izanagatik, eguraldia eguzkitsua izango da. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeiak ugarituz joango dira, azken orduetan zerua estali xamarrik geratuko delarik, tantaren bat botatzea baztertu gabe. Hego-haizea bizi jotzen jarraituko du eta tenperaturetan ez da aldaketarik emango, 27-28ºC-tan joko dutelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!