Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 16a

Giro lasaia izango dugu. Goizean hodeiren bat edo beste salbu, eguraldi eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean mendebaldetik barrena erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, zerua zikinago utziz, baina inolako garrantzirik gabekoak izango dira eta giro lasaiak jarraipena izango du. Hego-haizeak joko du, bolada biziekin eta tenperatura igo egingo da, 26-28 graduan joaz goia.

 

Giro nahasiagoa izango da bihar. Goizean goiz hodeiak ugariak izanagatik, giroa lasaia izango da. Goiz erdian edo eguerdian fronte ahul bat iritsiko da, zerua estalirik utziko du eta euri pixka bat ere egingo du. Arratsalde erditik aurrera atertu eta giro lasaiarekin emango zaio ordea amaiera egunari. Hego, hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 23-24 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!