Bihar, giro lasaia izango dugu. Goizean hodeiren bat edo beste salbu, eguraldi eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean mendebaldetik barrena erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, zerua zikinago utziz, baina inolako garrantzirik gabekoak izango dira eta giro lasaiak jarraipena izango du. Hego-haizeak joko du, bolada biziekin eta tenperatura igo egingo da, 26-28 graduan joaz goia.