Askoz giro argiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 13a

Goizean behe-lainoa agertuko da, baina goizean zehar jasoko du. Ondoren egunean zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko dira, baina garrantzirik gabe.

Azken orduetan hodei baxuak ugarituko dira. Haizeak goizean aldakor joko du, baina hego ukitutxo batekin. Arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak nabarmen igoko dira, 21-23ºC-tan joaz goia.

Ostirala, urriak 14

Giro nahiko lasaia. Goizean hodei asko agertuko da zeruan eta ez da baztertzen egunsentian tantaren bat botatzea. Goiz erditik aurrera ordea, erabat ateri geratuko da eta ostarteak irekitzen joango dira, arratsaldean eguraldi polita izango delarik. Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean iparra gailenduko delarik. Tenperaturak igo eta 23-25ºC-tan joko dute goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!