Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 12a

Egun osoan hodeiak izango dira nagusi eta hodei hauek euri zaparrada txiki modura zer edo zer bustiko dute, bereziki goizean eta arratsalde erdi arte.

Azken orduetan atertu egingo du. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak ez dira 16-18ºC-tatik pasako.

Osteguna, urriak 13

Askoz giro argiagoa. Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giroa atsegina izango da. Arratsaldean gainera, hodei hauek saretu egingo dira eta ostarte politak gailenduko dira. Haizeak goizean aldakor joko du, baina hego ukitutxo batekin. Arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperaturak nabarmen igoko dira, 22-24ºC-tan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!