Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 11

Egun osoan zehar zeruan hodeiak oso ugariak izango dira eta hodei hauek tarteka euria utziko digute. Goizean ez du ezer askorik egingo.

Arratsaldean zaparradak ugariagoak izango dira, tarteka mardul botako duelarik. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperaturak jaitsi eta ez dira 18-19ºC-tatik pasako.

Asteazkena, urriak 12

Giro motela. Egun osoan hodeiak izango dira nagusi eta hodei hauek euri txiki modura zer edo zer bustiko dute, bereziki egunaren erdiko orduetan. Lehen eta azken orduetan nahiko ateri egongo da. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak ez dira 18-19ºC-tatik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!