Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 8a

Fronte ahul batek goizean zeru estali xamarra utziko digu eta euri langar modura zaparrada txikiren bat edo beste izango da.

Hala ere, oso euri gutxi botako du. Eguerdi, arratsaldeko lehen ordutik aurrera, ateri geratuko da eta ostarteak zabalduko dira. Ipar-haizea gailenduko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 20-21 graduan joko duelarik goia. 

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goiz partean, uneren batean hodeiren bat edo beste ikusiko bada ere, egun osoan zehar zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da, tarteka bolada biziekin eta tenperaturen gorakada nabarmena izango da, 25-27 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!