Giro argiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 7a

Egunean zehar goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta eguraldi polita izango dugu.

Azken orduetan hodei baxuak ugaritu egingo dira eta gau erditik gertu euri-langar pixka bat ere izango da. Goizean haizea hego-ekialdetik eta harro xamar ibiliko da. Arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperatura igo egingo da, 23-25 graduan joaz goia.

Giro motelagoa izango dugu bihar. Fronte ahul batek goizean zeru estali xamarra utziko digu eta euri langar modura zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Hala ere, oso euri gutxi botako du. Eguerdi, arratsaldeko lehen ordutik aurrera, ateri geratuko da eta ostarteak zabalduko dira. Ipar-haizea gailenduko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 20-21 graduan joko duelarik goia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!