Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 6a

Fronte ahul batek hodei ugari utziko dizkigu egun osoan zehar eta goizean euri langar pixka bat ere izango da. Arratsaldean atertu egingo du eta ostarte batzuk ere zabalduko dira.

 Ipar/ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 19-20ºC-tan joaz goia.

Ostirala, urriak 7

Giro argiagoa. Egunean zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta eguraldi polita izango dugu. Azken orduetan hodei baxuak ugaritu egingo dira eta gauean euri-langar pixka bat ere izango da. Goizean haizea aldakor ibiliko da, baina hego ukitu batekin. Arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperaturak igo egingo dira, 23-24ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!