Uda sasoiko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 5a

Goizean zeru oskarbia eta eguraldi eguzkitsua izango ditugu. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez du euritarako joerarik hartuko, giro lasaia izango delarik.

Haizeak goizean hegotik eta bizi joko du. Arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperaturak igo egingo dira eta 25-27ºC-tan joko dute goia.

Osteguna, urriak 6

Giro motela. Fronte ahul batek hodei ugari utziko dizkigu egun osoan zehar eta goizean euri langar pixka bat ere izango da. Arratsaldean atertu egingo du, baina zeru hodeitsuak jarraipena izango du. Ipar/ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 20-22ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!