Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 4a

Goizeko behe-lainoa jaso ostean, egun osoan zehar zeru urdina nagusituko da, nahiz eta, arratsalde erditik aurrera behe-hodeiren bat edo beste ikusiko den.

Haizeak aldakor joko du, baina beti ere ipar ukitu bat izango du, batez ere, arratsaldean. Tenperaturak igo egingo dira, 23-25ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, urriak 5

Uda sasoiko giroa. Goizean zeru oskarbia eta eguraldi eguzkitsua izango ditugu. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez du euritarako joerarik hartuko, giro lasaia izango delarik. Haizeak goizean hegotik eta bizi joko du. Arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperaturak igo egingo dira eta 25-27ºC-tan joko dute goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!