Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 1a

Goizean behe-hodei batzuk ikusiko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Goizak aurrera egin ahala hodei hauek desagertzeko joera hartuko dute eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua izango dugu. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperatura asko igoko da, 22-23 graduan joaz goia. 

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean hodei-baxu gutxi batzuk agertuko dira, baina segituan desagertuko dira eta gainontzean goi-hodei fin batzuk ikusiko dira, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari. Azken orduetan hodei-baxuak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Haizeak goizean aldakor joko du, hego ukitu batekin. Arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperatura beste pixka bat igoko da, 23-24 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!