Giro bustia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 30a

Goizean eta arratsalde erdi arte hodeiak nagusituko dira eta euri zaparrada batzuk izango dira, gehiago botako duelarik goizean.

Arratsalde erditik aurrera atertzeko joera hartuko du, egun amaierarako ateri geratuko da eta ostarte txikiren bat ikusiko da. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperatura antzeko mantenduko da, 14-16 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean behe-hodei batzuk ikusiko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Goizak aurrera egin ahala hodei hauek desagertzeko joera hartuko dute eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua izango dugu. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperatura asko igoko da, 22-23 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!