Giro makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 29a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta euri kontuak izango ditugu. Euria egun osoz egingo du, baina ugariago eta mardulago egingo du goizean, izan ere, ia etengabe ariko du. Ez den baztertzen ekaitzak ere jotzea.

Arratsaldean tartekatuago eta ahulago egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea indarrean ibiliko da eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 13-15ºC-tan joaz goia.

Ostirala, irailak 30

Giro bustia. Goizean eta arratsalde erdira arte hodeiak nagusituko dira eta euri zaparrada batzuk izango dira. Arratsalde erditik aurrera atertzeko joera hartuko du, egun amaierarako ateri geratuko da eta ostarte txikiren bat ikusiko da. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperaturak antzeko mantenduko dira, 13-15ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!