Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 28a

Egun osoan hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek euri pixka bat utziko dute, goizeko lehen orduetan eta azken orduetan. Gainontzeko orduetan orokorrean ateri egongo da eta giro lasaia izango dugu.

Mendebaldeko haizea tarteka bizi ibiliko da eta tenperaturak igo egingo dira, 17-18ºC-tan joaz goia.

Osteguna, irailak 29

Giro makurra. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta euri kontuak izango ditugu. Euria egun osoz egingo du, baina ugariago eta mardulago egingo du goizean, non orduan ia etengabe egingo duen eta ez den baztertzen ekaitzak ere jotzea. Ipar-mendebaldeko haizea indarrean ibiliko da eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 14-15ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!