Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 27a

Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusituko dira eta euri kontuak izango ditugu. Euri zaparradak egun osoan zehar emango dira eta tarteka mardul botako du, egun euritsu xamarra geratuko delarik.

Ipar-mendebaldeko haizeak bizi joko du eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 16-17ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, irailak 28

Giro ezatsegina. Berriz ere egun osoan zehar hodeiak erabat nagusi izango dira eta giro iluna izango dugu. Goizeko lehen orduetan eta azken orduetan euri zaparrada politak botako ditu, eguneko erdiko orduetan euri gutxiago egingo duelarik. Mendebaldeko haizea bizi ibiliko da eta tenperaturak antzeko mantenduko dira, 16-17ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!