Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 25a

Egun osoan zehar zerua ia erabat estalirik agertuko da eta hodei hauek tarteka zaparrada txiki batzuk utziko dituzte, bereziki goizean.

Hala ere, ez da ezer askorik egiterik espero. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu. Tenperaturak antzeko mantenduko dira, 18-19ºC-tan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Berriz ere egun osoan zehar zerua estalita egongo da eta tarteka euri zaparrada batzuk izango dira, gehienbat egunaren erdiko orduetan. Hala ere, ez da euri askorik espero. Mendebal, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 17-18 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!