Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 24a

Goizean fronte bat iritsiko zaigu eta euri zaparrada batzuk utziko dizkigu, nahiz eta, litrotan ez den asko pilatzerik espero.

Arratsaldean zaparradak ahulagoak eta tartekatuagoak izango dira, egun amaieran atertzera egingo duelarik. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 18-19 graduan joaz goia. 

Giro motela. Egun osoan zehar zerua ia erabat estalirik agertuko da eta hodei hauek tarteka zaparrada txiki batzuk utziko dituzte, bereziki goizean. Hala ere, ez da ezer askorik egiterik espero. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu. Tenperaturak antzeko mantenduko dira, 18-19ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!