Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 23a

Goizean jada erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko dira, zerua zikinago agertuko delarik.

Arratsaldean zehar hodeiak ugaritu egingo dira, eguna amaitzerako zerua estalirik geratuko da eta azken orduetan zaparradaren bat erortzeko aukera dagoelarik. Haizeak goizean hegotik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura jaitsi egingo da, 22-23 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean fronte bat iritsiko zaigu eta euri zaparrada batzuk utziko dizkigu, nahiz eta, litrotan ez den asko pilatzerik espero. Arratsaldean zaparradak ahulagoak eta tartekatuagoak izango dira, egun amaieran atertzera egingo duelarik. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 18-19 graduan joaz goia. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!