Giro epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 22a

Goizeko behe-lainoa desegin ostean, zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira egun osoz, nahiz eta, uneren batean goi-hodeiren bat edo beste ikusi.

Haizeak goizean aldakor, baina hego/hego-mendebaldeko ukituarekin joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak igo egingo dira eta 23-24ºC-tan joko dute goia eguneko erdiko orduetan.

Ostirala (irailak 23)

Giro nahasiagoa. Goizean jada erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko dira, zerua zikinago agertuko delarik. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritu egingo dira, eguna amaitzerako zerua estalirik geratuko da eta azken orduetan zaparradaren bat edo beste izango da. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperaturak jaitsi egingo dira, 22-23ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!