Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 21a

Goizean behe-laino pixka bat ager badaiteke ere, segituan jasoko du eta egun osoan zehar zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko zaizkigu.

Ipar/ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturetan ez da aldaketarik emango, 21-22ºC-tan joko dutelarik goia.

Osteguna (irailak 22)

Giro epela. Goizeko behe-lainoa desegin ostean, zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira egun osoz, nahiz eta, uneren batean goi-hodeiren bat edo beste ikusi. Haizeak goizean hego/hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperaturak igo egingo dira eta 24-25ºC-tan joko dute goia eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!