Asteazkena (irailak 21)
Oso antzeko giroa. Goizean behe-laino pixka bat ager badaiteke ere, segituan jasoko du eta egun osoan zehar zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko zaizkigu. Ipar/ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturetan ez da aldaketarik emango, 21-22ºC-tan joko dutelarik goia.