Eki, ipar-ekialdeko haizea izango dugu eta tenperatura igo egingo da 24-26 graduan joko duelarik goia.
Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goiz partean hodeiren bat edo beste ikusiko dugu, baina eguzkiak eguerdirako xurgatuko ditu eta gainontzeko orduetan eguraldi eguzkitsua izango dugu. Ipar, ipar-ekialdeko haizea izango dugu eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 22-24ºC graduan joaz goia.