Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 17a

Goizean hodei batzuk agertuko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Eguerditik aurrera eguraldi eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta, zeruan goi-hodei dezente ikusiko dugun. Ipar-ekialdeko haizea izango dugu eta tenperatura beste pixka bat jaitsiko da, 19-21 graduan joaz goia. 

Giro atsegina izango dugu bihar. Egun osoan zehar zeruan goi-hodeiak ugariak izango dira, zeruari kolore zurixka emango diotelarik. Hala ere, ez diote trabarik egingo eguzkiari eta eguraldi eguzkitsua izango dugu. Eki, ipar-ekialdeko haizea izango dugu eta tenperatura igo egingo da 24-26 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!