Giro tristea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 16a

Egun osoan zehar zerua estalirik egongo da eta euri kontuak izango ditugu.

Zaparrada txikiak egun osoan izango ditugu, baina goizean tarteka mardulago egingo du. Haizeak ipar-mendebaldetik tarteka bizi joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 20-22 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk agertuko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Eguerditik aurrera eguraldi eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta, zeruan goi-hodei dezente ikusiko dugun. Ipar-ekialdeko haizea izango dugu eta tenperatura beste pixka bat jaitsiko da, 19-21 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!