Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 15a

Goizean hodeiak eta ostarteak eta giro nahiko lasaia izango dira, baina eguerditik aurrera zeruan hodeiak nagusituko dira eta euritara joko du.

Zaparradak eguna amaitu bitarte emango dira eta tarteka gogotik egingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak beste pixka bat jaitsiko dira, 23-25ºC-tan joaz goia.

Ostirala, irailak 16

Giro tristea. Egun osoan zehar zerua estalirik egongo da eta euri kontuak izango ditugu. Zaparrada txikiak egun osoan izango ditugu, baina goizean tarteka mardulago egingo du. Haizeak ipar-mendebaldetik tarteka bizi joko du eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 20-22ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!