Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 14a

Goizean goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina giro nahiko atsegina izango da. Arratsaldean zehar ordea, hodeiak ugaritu egingo dira eta arratsalde erditik aurrera euri zaparradaren bat edo beste izango da, ekaitzak jotzea baztertu gabe.

Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean aldiz, iparraldekoa nagusituko da. Tenperaturak jaitsi eta ez dira 25-27ºC-tatik pasako.

Osteguna, irailak 15

Giro tristea. Goizean goiz hodei asko izanagatik, ateri egongo da, baina goiz erditik aurrera euritara joko du. Zaparradak eguna amaitu bitarte emango dira eta tarteka gogotik egingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak beste pixka bat jaitsiko dira, 23-25ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!