Bero zakarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 11

Goizean zerua erabat urdin agertuko da eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe.

Hego-haizeak jotzen jarraituko du eta tenperatura maximoek beste koska dezentea egingo dute gora, 34-35 graduan joko dutelarik goia.

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean goiz ekaitzen bat izan genezake, baina goiz hasieratik arratsalde erdi arte giro lasaia izango dugu, nahiz eta, zerua estalirik egon. Arratsaldean zehar barnealdetik euri zaparrada batzuk sartuko dira, baina orokorrean ez du euri askorik egingo. Hego-haizeak joko du, tenperaturak behera egingo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!