Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 10a

Egun osoan zehar ia ez dugu hodeirik ikusiko zeruan eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango dugu.

Haizeak hegotik joko du eta horrekin tenperatura maximoek asko egingo dute gora, 29-31 graduan joko dutelarik goia. 

Bero zakarra izango dugu bihar. Goizean zerua erabat urdin agertuko da eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-haizeak jotzen jarraituko du eta tenperatura maximoek beste koska dezentea egingo dute gora, 34-35 graduan joko dutelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!