Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 9a

Goizean hodei asko izango da zeruan eta hodei hauek tarteka euri txiki pixka bat utziko dute. Hala ere, oso gutxi izango da eta gehienean ateri egongo da.

Arratsaldean atertu eta ostarteren bat edo beste irekiko da. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 23-24 graduan joaz goia.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Egun osoan zehar ia ez dugu hodeirik ikusiko zeruan eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango dugu. Haizeak hegotik joko du eta horrekin tenperatura maximoek asko egingo dute gora, 29-31 graduan joko dutelarik goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!