Giro egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 8a

Goizean zerua nahiko garbi agertuko da eta giro ederra izango dugu. Arratsaldean zehar erdi-mailako hodeiak eta hodei baxuak ugariagoak izango dira, batez ere, azken orduetan, euri pixka bat egitea baztertu gabe.

Goizean haizea hegotik ibiliko da, arratsaldean iparraldera egingo duelarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 26-27 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Goizean hodei asko izango da zeruan eta hodei hauek tarteka euri txiki pixka bat utziko dute. Hala ere, oso gutxi izango da eta gehienean ateri egongo da. Arratsaldean atertu eta ostarte txikiren bat edo beste irekiko da. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 22-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!