Bihar, giro egonkorra izango da. Goizean zerua nahiko garbi agertuko da eta giro ederra izango dugu. Arratsaldean zehar hodei baxuak ugariagoak izango dira, batez ere, azken orduetan, baina ateri eutsiko dio. Goizean haizea hego-mendebaldetik ibiliko da, arratsaldean iparraldera egingo duelarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 26-27 graduan joz goia.