Bihar, giro lasaia. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, nahiz eta, une batzuetan hodeiak nagusitu. Hala ere, ateri eutsiko dio eta giroa lasaia izango da. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz, iparraldetik. Tenperatura jaitsi egingo da 26-27 graduan joz goia.