Giro motel samarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 3a

Goizean hodei asko izango da zeruan eta euri langar modura zer edo zer bustiko du.

Arratsaldean zehar atertzeko joera hartuko du eta azken orduetan ostarte batzuk ere zabalduko dira. Haizea goizean iparraldetik ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperatura antzeko mantenduko da, 22-23 graduan joaz goia.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da, nahiz eta, eguerdi aldera goi-hodei batzuk ikusi. Arratsaldean zehar bero-hodeiren bat garatuko da, baina inolako garrantzirik gabe, eguraldi eguzkitsuak jarraipena izango duelarik. Hego-haizea ibiliko da eta tenperatura nabarmen igoko da, 28-29 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!