Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko irailaren 2a

Egun osoan zehar hodei asko izango dugu, non hodei geruza trinkoagoa izango den goizean. Hodei hauek euri pixka bat ere utziko digute.

Euri zaparradak ugariagoak izango dira goizean, baina arratsaldean zehar ere zertxobait bustiko du. Azken orduetan atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 22-23 graduan joaz goia.

Giro motel samarra izango dugu bihar. Goizean hodei asko izango da zeruan eta euri langar modura zer edo zer bustiko du. Arratsaldean zehar atertzeko joera hartuko du eta azken orduetan ostarte batzuk ere zabalduko dira. Haizea goizean iparraldetik ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperatura antzeko mantenduko da, 22-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!