Antzeko eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 28a

Goizean hodeiak ugariak izango dira, baina ostarte txiki batzuk ere ikusiko ditugu.

Eguerditik aurrera ostarte zabalak irekiko dira, giro polita geratuko delarik. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperatura beste pixka bat igoko da, 25-26 graduan joaz goia.

Giro motelagoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira, tarteka euri langar pixka bat egitea baztertu gabe. Eguerditik aurrera ostarteak zabalduko dira eta giro atseginagoa izango dugu. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu beste egun batez eta tenperatura jaitsi egingo da, 23-24 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!