Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura igo egingo da 24-25 graduan joaz goia.
Antzeko eguraldia izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugariak izango dira, baina ostarte txiki batzuk ere ikusiko ditugu. Eguerditik aurrera ostarte zabalak irekiko dira, giro polita geratuko delarik. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperatura beste pixka bat igoko da, 25-26 graduan joaz goia.