Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 26a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta tarteka euri-langar pixka bat egingo du. Arratsaldean aldiz, ateri egongo da eta hodeiak saretuago agertuko dira.

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 22-23 graduan joaz goia.

Jasotzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean oraindik hodeiak ugariak izango dira eta lehen orduetan euri-langar pixka bat izango da. Hala ere, eguerdirako ateri geratuko da eta ostarteak zabalduko dira, arratsalde nahiko polita geratuko delarik. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura igo egingo da, 24-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!