Giro beroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 24a

Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro eguzkitsua izango dugu. Arratsalde erditik aurrera eta, batez ere, azken orduetan behe-hodeiak agertuko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean aldiz ipar, ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura asko igoko da, 32-34 graduan joko duelarik goia. Azken orduetan nabarmen freskatuko du.

Askoz giro freskoagoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta tarteka euri-langar pixka bat egingo du. Eguerditik aurrera atertu eta giro lasaia izango da, nahiz eta, hodeiak nagusitu. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura asko jaitsiko da, 23-24 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!