Argitzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 23a

Goizean oraindik ere hodeiak oso ugariak izango dira eta lehen orduetan euri-langar pixka bat ere izango da. Eguerdirako ateri geratuko da eta pixkanaka ostarteak zabaltzen joango dira, arratsaldean hodeiak eta ostarteak eta giro polita geratuko delarik.

Azken orduetan zerua ia erabat urdin geratuko da. Goizean ipar-mendebaldeko haizeak joko du, arratsaldean aldiz, ipar-ekialdekoak. Tenperatura igo eta 23-25 graduan joko du goia. 

Giro beroa izango dugu bihar. Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro eguzkitsua izango dugu. Arratsalde erditik aurrera eta, batez ere, azken orduetan behe-hodeiak agertuko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean aldiz ipar, ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura asko igoko da, 32-34 graduan joko duelarik goia. Azken orduetan nabarmen freskatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!