Giro goibela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 22a

Egun osoan zeruan hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek tarteka euri langar pixka bat utziko dute, batez ere, egunaren lehen zatian, non ez den baztertzen uneren batean zaparrada handiagoren bat edo beste botatzea.

Ipar-mendebaldeko haizea izango dugu eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 22-23 graduan joko duelarik goia, eguneko erdiko orduetan.

Argitzera egingo du bihar. Goizean oraindik ere hodeiak oso ugariak izango dira eta lehen orduetan euri-langar pixka bat ere izango da. Eguerdirako ateri geratuko da eta pixkanaka ostarteak zabaltzen joango dira, arratsaldean hodeiak eta ostarteak eta giro polita geratuko delarik. Azken orduetan zerua ia erabat urdin geratuko da. Goizean ipar-mendebaldeko haizeak joko du, arratsaldean aldiz, ipar-ekialdekoak. Tenperatura igo eta 23-25 graduan joko du goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!