Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 21a

Goizean hodei batzuk ikusiko ditugu, baina eguerdirako eguzkiak xurgatuko ditu eta eguraldi eguzkitsua izango dugu. Giro honek jarraipena izango du azken orduak arte.

Egun amaieran hodeiak ugarituko dira, baina ondoriorik gabe. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura igo egingo da 26-27 graduan joaz goia.

Giro goibela izango dugu bihar. Egun osoan zeruan hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek tarteka euri langar pixka bat utziko dute, batez ere, egunaren lehen zatian. Ipar-mendebaldeko haizea izango dugu eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 21-22 graduan joko dutelarik goia, eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!