Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 20a

Goizean zeruan hodeiak nagusituko dira eta goiz erdi arte tarteka euri-langar pixka bat izango da. Goiz erditik aurrera ateri geratuko da eta arratsaldean zehar ostarte txiki batzuk irekiko dira.

Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean izango gara eta tenperatura are gehiago jaitsiko da, 22-23 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugariak izango dira, baina ateri eutsiko dio. Eguneko erdiko orduetan ostarte batzuk irekiko dira eta eguraldi atsegina izango da, baina azken orduetan berriz ere hodeiak nagusituko dira eta zerua estalirik geratuko da. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 27-28 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!