Askoz giro freskoagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 19a

Goizean zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsua izango dugu. Eguerditik aurrera ordea, behe-hodeiak nagusitzen joango dira, azken orduetan zerua estaliago ikusiko dugularik.

Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturaren beherakada handia izango da, 26-27 graduan joaz goia.

Giro motelagoa izango dugu bihar. Goizean zeruan hodeiak nagusituko dira eta goiz erdi arte tarteka euri-langar pixka bat izango da. Goiz erditik aurrera ateri geratuko da eta arratsaldean zehar ostarteak gailenduko dira. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean izango gara eta tenperatura are gehiago jaitsiko da, 23-24 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!