Bero errea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 18a

Goizean zerua oskarbi egongo da eta eguraldi eguzkitsua izango da. Arratsaldean beroaren eraginez bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitzetarako joerarik gabe.

Arratsalde erdi arte hego-haizea ibiliko da, azken orduetan aldiz ipar-haizea. Tenperatura igo eta 39-40 gradu bueltan joko du goia, Tolosaldeko txokorik beroenetan gorago kokatzea baztertu gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!