Are giro beroagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 17a

Berriz ere eta beste egun batez jarraian zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko zaizkigu. Haizeak goizean aldakor, baina hego ukitu batekin joko du.

Arratsaldean ipar-ekialdera egin eta bizituko da. Tenperatura are gehiago igoko da, maximoak 37-38 graduan errendituko direlarik.

Bero errea izango dugu bihar. Goizean zerua oskarbi egongo da eta eguraldi eguzkitsua izango da. Arratsaldean beroaren eraginez bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitzetarako joerarik gabe. Arratsalde erdi arte hego-haizea ibiliko da, azken orduetan aldiz ipar-haizea. 39-40 gradu bueltan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!