Bero zakarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 16a

Egun osoan zehar zerua ia erabat oskarbi agertuko da eta beste egun batez jarraian eguraldi eguzkitsua izango dugu. Haizea goizean aldakor xamar ibiliko da, beti ere hegoaldeko ukitu batekin.

Arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 36-37 graduan joaz goia, bero zakarra izango dugularik. 

Are giro beroagoa izango dugu bihar. Berriz ere eta beste egun batez jarraian zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko zaizkigu. Haizeak goizean aldakor, baina hego ukitu batekin joko du. Arratsaldean ipar-ekialdera egin eta bizituko da. Tenperatura are gehiago igoko da, maximoak 37-38 graduan errendituko direlarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!