Eguraldi egonkor eta beroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 15a

Eguraldi egonkor eta beroarekin jarraituko dugu. Egun guztian zehar zerua oskarbi egongo da eta eguraldi eguzkitsua izango dugu.

Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar, ipar-ekialdetik. Tenperatura zertxobait jaitsi egingo da 31-32 graduan joaz goia.

Bero zakarra izango dugu bihar. Egun osoan zehar zerua ia erabat oskarbi agertuko da eta beste egun batez jarraian eguraldi eguzkitsua izango dugu. Haizea goizean aldakor xamar ibiliko da, beti ere hegoaldeko ukitu batekin. Arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 36-37 graduan joaz goia, bero zakarra izango dugularik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!