Are giro beroagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 13a

Berriz ere, egun osoan zehar ia ez dugu hodeirik ikusiko. Soilik azken orduetan bero-hodeiren bat edo beste, baina inolako ondoriorik gabe.

Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean aldiz eki/ipar-ekialdekoa. Tenperatura igo egingo da eta 34-35 graduan joko dute goia.

Oso antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar zerua ia erabat urdin agertuko da eta beste egun batez jarraian, eguraldi eguzkitsua izango dugu. Goizean haizea aldakor ibiliko da, hego ukitu batekin. Arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura antzeko edo zertxobait beherago kokatuko da, 33-34 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!